Abuztutik itxita egon ostean, gaur lortu dute Garagartzako elizako atea zabaltzea

Barren 2024ko aza. 26a, 16:18

Mendaroko Garagartzako eliz-parrokiako atea zabalik dago berriro gaurtik. 

Abuztutik ez dute mezarik eman han, ateko zarraila hondatua egon delako eta, eginahalak egin arren, gaur arte ez dutelako lortu ordezko pieza inguratzerik. Parrokiatik jakinarazi dute abenduaren 8an, Kontzezio Egunean, emango dutela han hurrengo meza, 12:30ean. Aste honetako meza Azpilgoetako eliz-parrokian ospatuko dute, iragarria zuten moduan. Era berean aurreratu dute, iaz egin bezala, abenduaren  14an Rorate meza ospatuko dutela Azpilgoetan, 08:00etan.