Sei hilabetarako lana izango duela jakinarazi dute eta honako baldintza hauek bete beharko dituela eskatzaileak: eskola graduatua eta gidabaimena izatea, eta Mendaro, Elgoibar, Soraluze, Deba edo Mutrikun erroldatuta egotea. Euskara jakitea ere baloratuko dute. Interesa duten guztiek Lanbiden eman beharko dute izena, oraindik emanda ez badadue. Azken eguna azaroaren 25a izango da.