Valentzia astindu duen hondamendian kaltetutakoei laguntzeko material bilketa hasi dute Elgoibarren eta Mendaron

Barren 2024ko aza. 4a, 09:43

Denboraldeak hondamendia eragin du Mediterraneo mendebaldean eta kaltetuei laguntzeko kanpaina abiatu dute Elgoibarren, Mendaron eta Eibarren. 

Erraz galtzen ez diren elikagaiak, ura, manta eta toailak, arropa, argia egiteko liternak eta pilak, musukoak eta eskularruak eta pixoihalak batzeko kanpaina hasi dute Elgoibarren, Eibarren eta Mendaron. Eibarren, Ertzain etxean (Otaola kaleko hirugarren zenbakian) jasoko dute materiala gaurtik azaroaren 8a bitartean, egun osoz.

Mendaron, berriz, Uztargi tabernan eta Galle-Tiak gozotegian utzi ahal izango da materiala, eta azaroaren 8an, ostirala, Edu Agirre herriko garraiolaria arduratuko da produktu guztiak Eibarrera bere kamioian eramateaz. Elgoibarren hainbat lekutan jasoko dute Valentziara bidaltzeko materiala: Aita Agirre Kulturguneko sarreran, Olaizaga kiroldegian eta Herritarren Arreta Zentroan (Santa Ana Kalea, 2).

Materiala sailkatuta eramateko eskatu dute kanpainaren sustatzaileek. Poltsetan edo kaxetan sartu, eta bakoitzean zer doan zehazteko eskatu dute.

Materiala biltzeko gunea Aita Agirre Kulturguneko sarreran.