Danbor soinuak eta piroteknia efektu bereziak uztartzen ditu Deabru Beltzak taldearen ikuskizunak, eta probokazioa eta ikusleekin bilatzen duten hartu-emana dira taldearen ikurrak. Mendaron ere aritu ziren inguruan eduki zituzten gazteak izutzen eta xaxatzen, guztiak ikuskizunaren parte bihurtzeko ahaleginean. Hala, txurro bat edo beste ahoratatzeko aukerarik ere ez zuten galdu deabruek.
1996an sortutako kale antzerki talde honek bost kontineenteetako 37 herrialdetara eraman ditu bere ikuskizunak eta efektu berezietan eta piroteknian adituak dira Deabru Beltzak taldekoak.
Mendaroko saioa, argazkietan: