Gertuko merkataritza sustatzeko ekimena da Kontzezio azoka, eta Udaletik dei egin diete herritarrei beren sormen lanak plazaratzeko. Mahaia jarri nahi duenak azaroaren 22ra arteko epea dauka eskaera egiteko. Kultura@mendaro.eus helbidera idatzi behar da horretarako.