None
Ongizate pertsonala eta natura uztartzen dituen Gym Berdea proiektua aurkeztuko dute Mendaron urriaren 24an, 18.30ean, jubilatuen ondoko lokalean. Gym Berdea ekimena William Bird doktoreak sortu zuen, osasunaren prebentzioan eta hezkuntzan espezializatutako medikuak, eta egitasmoa sortu zenetik ia hiru hamarkada pasatu ostean, 6.000 pertsonak baino gehiagok hartzen dute parte. Ongizate pertsonala lortzen laguntzen du naturarekin bat eginez. Hain zuzen ere, lorategiak, ortuak eta basoak sortzeko eta mantentzeko lanetan aritzen dira proiektura batutakoak. Adin ezberdinetako jende-talde egonkorrak osatzen dira, eta herri eta auzoak edertzeko egiten dute lan.