Jubilatuen ondoko lokalean izango da bilera, eta asmoa zera da: josten dakitenak eta josten ikasi nahi dutenak elkartzea, tailerrari forma emateko. Bileran bertan adostuko dute eskolak asteko zein egunetan eta zer ordutegitan izango diren.
Beste jende batekin elkartzeko, esperientziak trukatzeko eta josten ikasteko tailerra izango dela aurreratu dute In Leiketik; sozializatzeko eta komunitatea sendotzeko espazio irekia, alegia.