Itziar Yague kantari gasteiztarra eta Paul San Martin pianojole donostiarra gonbidatu dituzte eta blues zaharrari omenaldia egingo diote haiek. Ondo ezagutzen dute biek ala biek estilo hori, besteak beste Bessie Smith, Ma Rainey, Victoria Spivey eta Ida Cox abeslariek joan zen mendearen hasieran Ameriketako Estatu Batuetan ezagun egin zutena.
Paul San Martin donostiarrak 30 urte baino gehiago daramatza bluesa jotzen pianoan, eta gaur egun Madrilen bizi den Itziar Yagüek bi disko argitaratuak ditu blues, soul eta rythim & blues estiloetan: Delicious (2020) eta Girl like me (2023). Yaguek eta San Martinek beren errepertorioa ekarriko dute Mendarora, konposizio propioei lekua eginda, baina haiek interpretatuko dituzten kantuen artean ez dira blues estilo honetako kanturik klasikoenak faltako.
- Kontzertua San Agustin aretoan izango da, 20:30ean hasita eta sarrerak 15 euroan jarri dituzte salgai.