Teknika, formatu eta euskarri librea erabilita sortu beharko dituzte lanak margolariek, Mendaroko herria gai hartuta. Irailaren 28an bertan, 09.00etatik 11:00ak bitartean zigilatu beharko dituzte erabiliko dituzten euskarriak parte-hartzaileek, frontoian, eta 13:00etatik 14:00ak bitartean entregatu beharko dituzte beren lanak, leku berean. Sari banaketa ekitaldia, 14:30ean izango da, frontoian bertan.
Bi kategoria izango dira: nagusiena eta 14 urtez azpikoena. 14 urtez azpikoetan, bi maila bereiztuko dituzte: HH2tik LH2ra artekoena batetik, eta LH3tik DBH3ra artekoena bestetik, eta margotzeko materiala jasoko dute saritan bi lan onenen egileek. Nagusien mailan, berriz, lau sari banatuko dituzte: 700 euroko sari nagusia, 500 euroko bigarren sari bat, eta 300na euroko bi accesit.
Epaimahaiak apartatutako lanekin erakusketa osatuko dute gero, urrian. Hiru egunez bisitatu ahal izango da, urriaren 4, 5 eta 6an, ondorengo ordutegi honetan: 12:00etatik 14:00etara goizez, eta 18:00etatik 20:00etara arratsaldez.
Lehiaketako oinarriak, hemen.