Umeen Egunarekin iritsi dira azkenera Mendaroko santanak

Barren 2024ko uzt. 28a, 20:52

Umeen Eguna izan da jaietako zazpigarren eguna eta azkena. Aurki bukatuko dira santanak, katasorginaren igoerarekin (22:00). 

Gogotik ospatu dute umeek euren eguna. Txirrista erraldoia eta uretako hainbat puzgarri izan dituzte goizean Azpilgoetan, eta ondoren, herri bazkaria egin dute frontoian. Ehun ume inguru batu dira elkarrekin bazkaltzeko, eta ondoren, jai batzordekoek eta guraso talde batek antolatuta, jolasak egin dituzte. Arratsaldean, berriz, danborradan irten dira. Aspaldiko urteetako ume gutxien izan da aurten, eta bero sapa handiarekin osatu dute ibilbidea, baina txukun. Une honetan Oskarbe taldekoak ari dira kontzertua ematen plazan, eta 22:00etarako dago iragarrita Katasorginaren igoera. 

ARGAZKI ALBUMA