530 bat lagun elkartu dira gaur Mendaron Kuadrillen Eguneko herri bazkarian

Barren 2024ko uzt. 27a, 19:30

Kuadrillen Eguna ospatzen ari dira gaur Mendaron. Bizi-Poza txarangak hasi du jaia, eguerdian, eta paella lehiaketa izan dute ondoren ikastolako frontoian. 530 lagun elkartu dira bazkaltzen, 38 kuadrilla guztira, herritarren laurden bat inguru, eta festak jarraitzen du une hauetan, Rockalean elektrotxarangarekin.

Gauerako, Playback lehiaketa, Rebel Boys herriko taldearen kontzertua, Mugi panderoak erromeria taldearen kontzertua eta Watxas DJaren saioa daude iragarrita.

ARGAZKI ALBUMA