Badira urte batzuk Mendaroko Udalak herrian bertan euskara ikasteko aukera eskaintzen diela herritarrei, eta datorren ikasturtean ere hala egin asmo duela jakinarazi du. Horretarako telefono zenbaki bat eta posta elektroniko bat zabaldu ditu, interesa dutenek izena eman dezaten. Izena ematerakoan zer premia duten zehaztu behar dute interesatuek, horren arabera taldeak osatu ahal izateko gero. Izena emateko 943 033 282 telefono zenbakira deitu behar da 09:00etatik 14:00ak bitartean edota mendarokoeuskaltegia@gmail.com posta elektronikora idatzi.