2010 eta 2015 urteen artean jaiotako Ikasleek izango dute bertso eskolan izena emateko aukera Mendaron, eta 40 eurokoa izango da urteko kuota. Interesatuek irailaren 15a arteko epea izango dute izena emateko. Aurtengo ikasturtean, bi talde osatu dituzte LH4tik DBH1era arteko ikasleekin, eta Irune Basagoitik eman ditu eskolak, astelehenetan. Datorren ikasturtean ere astelehenetan izango dira printzipioz eskolak. Ikasleak bertsozaletzeaz gain, arrazoiketa eta bestearen lekuan egoten ikastea, ahozko komunikazioa eta Euskal Herriko kultur erreferentziak landuko dituzte bereziki bertso eskolan. Argazkian, aurtengo nagusien taldeko ikasleak Irune Basagoiti irakaslearekin, ikasturte amaieran ikasgelako terrazan egindako saioan.