Goizean, gozogintza tailerra egin dute herriko haurrek Galle-tiak gozotegikoen eskutik, eta udalekuetako haurrak ere batu dira tailerrera. Eguerdian, berriz, berrehun bat lagun elkartu dira bazkaltzeko, inguruko enpresetako langileak guztiak. Bazkalostean, jolasak eta zozketak izan dituzte, eta 18:00etan musika jartzeari ekin dio Esther DJak Uztargiko terrazan. Gaur ere, atzo bezala, afariak zerbitzatuko dituzte frontoian antolatzaileek, eta gauerditik goizaldeko ordubiak arte musika jartzen jardungo da Esther DJa, Uztargin.
Biharkoa izango da aurtengoz azkena. Hona, biharko egitaraua:
11:00-13:00 Dislexiari buruzko mahai informatiboa
11:00 -13:00 Mahai-jolasak, frontoian
14:00-18:00 Bazkariak
20:00-22:30 Afari solidarioa eta itxiera, frontoian. Opariak zozkatuko dituztela aurreratu dute antolatzaileek.