11:30erako ingururatu dira haur eta begiraleak plazara txupinazorako. Igo dira Lehen Hezkuntzako bost ume udaletxeko udalbatza aretoko balkoira, begirale bat lagun hartuta, eta batu dituzte gainerakoak plazan. Balkoira igotakoek bertso bat abestu dute aurrena, eta ondoren, San Ferminen omenezko kantua abestu dute guztiek elkarrekin, udaletxeko brigadako langile batek txapligoa piztu aurretik. Txapligoa bota ostean, udaletxe barruan zeuden hamarren bat ume irten dira zezen-buruak jantzita. Zezenzikleta bat ere izan da tartean, eta han ibili dira denak, lagunen atzetik korrika. Bukatzeko, talde argazkia atera dute BARRENerako.