Ikasturte amaierako jaialdia egin dute Mendaroko ballet eskolakoek

Barren 2024ko eka. 25a, 14:53

Ekainaren 12an egin zuten Mendaroko ballet eskolakoek ikasturte amaierako jaialdia, eta aurtengo lanak amaituta, taldera batzeko deia egin diete ikasleek herrikideei datorren ikasturterako.

Balleteko  ikasle gaztetxoek eta helduek, denek, parte hartu zuten ekainaren 12an egin zuten erakustaldian. Barrako ariketak eta koreografia ezberdinak egin zituzten, erreminta ezberdinak erabilita. Guztira, hamaika koreografia ezberdin egin zituzten eta gozatu zuten erakustaldira batu zirenek. Ikasleek eskerrak eman zizkioten irakasle duten Rosa Marini, eta hark ikasturte osoan egindako lana goraipatu zuten. Era berean, herritarrak animatu dituzte datorren ikasturterako izena emateko. Haurrentzako nahiz helduentzako eskolak ematen ditu Marinek, eta interesatuek honako telefono zenbaki honetara deitu behar dute izena emateko: 667 519 153