Gaur hasi eta uztailaren 19ra arte, bi txanda osatuko dituzte. Gaur hasi duten hau uztailaren 5era artekoa izango da, eta bigarren txanda uztailaren 8an hasi eta 19an bukatuko dute. Lehenengo txandakoak gaur batu dira 09:00etan, ikastolako jolastokian, eta 13:00ak arte, jolastuko dira adinkideekin, euskaraz. Ikastolako jolastokian batuko dira goizero-goizero, eta gero, taldetxotan banatu eta herriko txoko ezberdinetan ibiliko dira jolasean, taldeko hezitzaile batekin. Aurten, hezitzaile guztiak mendaroarrak izango dira.