Musika eskolako tailerreko ikasleek hasi zuten kontzertua, eta abesbatzakoek beste lau kantu interpretatu zituzten gero. Taldeka igo ziren ikasleak oholtzara, sailka batzuetan eta konboetan osatuta beste zenbaitetan. Aurten, estreinakoz, Mendaroko Gazteak dantza taldekoek ere parte hartu dute ekitaldian, eta zortziko bat dantzatu zuten taldeko lau dantzarik, musika eskolako txistulariekin batera. Ordubete pasako emanaldia biribila osatu zuten azkenerako bateko eta besteko, eta gozatu zuten ikusleek. Aretoa bete egin zen atzo, eta sartzerakoan, pena halako bat aipatu zuten entzuleetako askok kontzertua San Agustinera aldatu izanagatik, emanaldia hasi zen unean ateri zelako, baina asmatu zuten antolatzaileek, emanaldia hasi eta orduerdira euri zaharra hasi zuelako.