2024/06/29 16:00 - 19:00

Zarata erakusketa

Zarata erakusketa
Jubilatuen lokal txurian, Mendaro

LGBTI+ kolektiboaren inguruan kontzientzia sortzeko asmoz sortutako proiektua da ZARATA. Esperientzia entzunezko ibilbide gidatu batean datza: parte-hartzaileek, kasko edo entzungailuekin hornituta, audio bat entzungo dute euskaraz edo gaztelaniaz queer kolektiboko hamar euskal artistaren ahotsekin. Artista bakoitzak LGBTI+ kolektiboaren aniztasunari eta erronkei buruzko hausnarketara gonbidatzen duen istorio bat partekatuko dute.