Mendaroko Udalak antolatu du saioa eta frontoian izan da ikuskizuna. Herriko bertako eta inguruko herrietatik etorritako dozenaka haur eta gaztetxo elkartu dira, eta haietako batzuk oholtzara ere irten dira kantura. Ordubete inguruko saioa izan da, eta gozatu dute frontoira batu diren familiek.