Mahai jokoen jardunaldia eta Catan txapelketa egingo dituzte domekan, Mendaron

Barren 2024ko eka. 5a, 08:59

Eibarko Odisea Elkarteak mahai jokoen jardunaldia antolatu du hilaren 9rako Mendaron, Udalaren laguntzarekin. 

Goizez, 10:30etik 14:00ak arte izango da mahai-jokoetara jolasteko aukera, frontoian, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:30era. Jardunaldi horren baitan, Catan mahai-jokoko txapelketa ere egingo dute.