Goazen karaokea ikuskizuna emango dute zapatuan Mendaron

barren 2024ko ekainaren 5a

Goazen telesaileko aktoreak herriz herri dabiltza telesaileko abesti ezagunenak abestu eta dantzatzen, eta zapatuan, ekainaren 8an, Mendarora iritsiko dira 'Goazen karaokea' ikuskizunarekin. 

Karaoke saioa 18:00etan izango da, Goñati frontoian. 60 minutu inguruko ikuskizuna da Pausokak ekoiztutakoa hau, eta 5 eta 14 urte bitartekoei dago zuzenduta.