Hain justu ere, Urrestik Durangoko Azokaren Sormen Beka eskuratu zuen lan honekin 2022an. Mendaroko San Agustin kulturgunean emango dute antzezlana ostegunean, 19:00etan hasita.
Jon Ander Urrestik esana duenez, eukaliptoaren errelatoa kontatzea da antzezlan honen helburua. "Zerbaitek esaten dit baduela zer esan gutaz. Azken finean gure paisaiaren parte da. Eta hau bilatzeko bide eta forma eszenikoa erabiliko da, antzerkitik eta dantzatik gertu kokatu nahi dudan poetika batean". Antzezlaneko protagonistak, beraz, eukaliptoak izango dira: "Eukaliptoa aitzakia hartuta, gure lurren eta bizitzen kudeaketari buruz hausnartu nahi da, zalantzak sortu, nire ustez hau baita artearen funtzioa. Gure inguruarekin erlazionatzeko dugun moduak gure izaeraz, gure garaiaz, gure joerez eta gatazkez hitz egiten duelako". Periferiako gai eta zalantzak jarri ditu plazan Urrestik lan honekin, euren garrantzi politiko eta urgentziaz hausnartzeko.
Antzezlanaren sortzaileek EITB Kultura saioan azaldu zituzten lanaren nondik-norakoak: