Atzo jarri zuten martxan inkesta, eta hiru astean zehar egingo dute, ekainaren 18ra arte. Batetik, Mendaroko herritarren artean aukeratutako lagin bati telefonoz deituko diote inkesta erantzuteko, eta bestetik, Udalak webgunearen eta sare sozialen bidez ere zabaldu du inkesta, jendeak ordenagailuz edo sakelako telefono bitartez erantzun ahal izateko. Udaletik parte hartzera animatu dituzte herritarrak, ahalik eta diagnostiko zorrotzena osatu ahal dezaten.