Ostiralean hasi zituen jaiak Bizi Poza txarangakoek, baina domeka eta astelehena izan ziren egun handiak. Astelehenean, ikastolako umeek eskaini zuten bertso-emanaldian, LH5eko ikasle talde batek Agustin Lazarobaster Torre hil berria izan zuen gogoan, Trinitateko jai-batzordeko kide izandakoa. Maiatzaren 5ean hil zen Lazarobaster, 82 urte zituela.