Kontzertuen hamabostaldian sartuta daude Mendaron Ameikutz musika eskolakoak. Txandaka-txandaka, musika eskolako ikasle guztiak igoko dira oholtzara datozen egunetan, instrumentukako kontzertuetarako, eta ekainaren 20an, jaialdi handia egingo dute Herriko Enparantzan. San Agustingo kontzertu guztiak 19:00etan izango dira. Saioa Lizarralde trikitixa irakasleak saio ederra osatu zuten atzo. Banaka, hiru-lau laguneko taldetxotan, eta talde handian aritu ziren musikariak, ikasturtean zehar ikasitakoaren ale bat plazaratzen.
Datozen kontzertuak hauek izango dira:
- Ekainaren 7a: Perkusio taldekoen emanaldia, San Agustinen.
- Ekainaren 11: Piano eta biolina ikasten ari direnen emanaldia, San Agustinen
- Ekainaren 13a: Txistuko taldearen kontzertua, San Agustinen
- Ekainaren 20a: Jaialdi nagusia, Herriko Enparantzan, 19:00etan. Euskal dantza taldekoek ere parte hartuko dute.