Hala ere, Enetz Ezenarro alkateak bileran nabarmendu zuen plana dinamikoa izango dela, aurreikusten dutelako agintaldian zehar egitasmo berriak sortuko direla, herritarrek egindako ekarpenetatik eta bestela. Alkateak nabarmendu zuen Mendaro "herri euskaldunagoa, feministagoa, justuagoa, garbiagoa, erakargarriagoa eta dinamikoagoa" egiteko neurriak jaso dituztela planean eta "maiztasun zehatz batez" betetako neurrien berri emango dutela, bai eta egiteko dutenaren berri ere.
Gobernu planean jasotako puntu batzuk aletu ditugu aste honetako BARREN astekarian.