Maiatzaren 31n izango da, 18:00etatik aurrera. Kirola, kultura eta berdintasuna uztartzen ditu bertsoa eta pilota batzen dituen ikuskizun honek. Hiruna pilotarik osatutako lau talde ari dira txapelketan parte hartzen, esku huska eta lau t'erdian, eta pilotarien gidari eta animatzaile lanak bertsolari banak betetzen dute. Mendaron, Kukuprakak eta Bitxiloreak taldeek jokatuko dute. Kukupraketan, Ruiz de Infante, Etxekolonea eta Mujika pilotariak arituko dira pilotan eta Sebastian Lizaso bertsolaria izango dute botillero. Bitxiloreetan, berriz, Zabala, Barrokal eta Etxebeste izango dira pilotariak eta botilero lanak Aitor Sarriegik egingo ditu. Final handia Azpeitian jokatuko dute ekainaren 8an, 18:00etan hasita.