Instrumentukako kontzertu guztiak San Agustin kulturgunean izango dira, 19:00etan. Ekainaren 20an, Herriko Enparantzara irtengo dira guztiak, jaialdi handirako. Hona emanaldi guztien egutegia:
- Maiatzaren 27a: Trikiti eta panderoko ikasleen kontzertua, San Agustinen
- Maiatzaren 29a. Gitarra ikasten ari direnen kontzertua, San Agustinen.
- Ekainaren 7a: Perkusio taldekoen emanaldia, San Agustinen.
- Ekainaren 11: Piano eta biolina ikasten ari direnen emanaldia, San Agustinen
- Ekainaren 13a: Txistuko taldearen kontzertua, San Agustinen
- Ekainaren 20a: Jaialdi nagusia, Herriko Enparantzan, 19:00etan. Euskal dantza taldekoek ere parte hartuko dute.