Maiatzaren 30ean hasiko da Mendaroko Gazte Asanbladak antolatutako frontenis txapelketa. Gizonezkoen eta emakumezkoen txapelketa bi izango dira, eta partidan eguen eta barikuetan jokatuko dituzte Goñati frontoian, 18:00etatik aurrera. Gizonezkoen txapelketarako hemezortzi bikotek eman dute izena, eta emakumezkoen txapelketarako, zortzi bikotek. Finala uztailaren 20an izango da, santanetako Gazteen Egunean.