Deba ibaiaren eskuineko aldean eta trenbidearen parean dauden altzifreak mozteko eskaera egin zion Mendaroko Udalak Uraren Euskal Agentziari martxoan, eta apirilean jaso zuen Udalak lan horiek egiteko baimena.
Deba ibaiak eta Kilimon errekak bat egiten duten zubiaren ondoan eta ibaian gora, eremu horretan dagoen tren geltoki pareraino dauden altzifreak moztuko dituzte. Zuhaitz horiek, gaur egun, pantaila-efektua sortzen dute ibaiaren eskuineko ertzeko ingurumen-egoera hobea izan dadin, baina horiek bota eta ibaiertzean hemen bertako landaredia sartuko du Udalak. Neguan egingo dute hori.
Inguruko bizilagunei eragingo dienez, egingo diren lanak aurkezteko bilera antolatu du Udalak eguaztenerako. 19:00etan izango da batzarra, udaletxeko udalbatza aretoan. Enetz Ezenarro alkateaz gain Inge Ugalde hirigintza teknikaria egongo dira bileran, eta herritarren ideia eta iritziak jasoko dituzte.