2024/06/14 19:00 - 20:30

Bertsolaritza

Txirristakari buruzko bertso ikuskizun berezia

Txirristakari buruzko bertso ikuskizun berezia
kalez kale, Mendaro

Eusebio Mugertza 'Txirristaka' bertsolariaren jaiotzaren 150.  urteurreneko ekintzen barruan, bertsoa eta antzerkia batzen dituen ikuskizuna antolatu dute In Leike kultur elkarteak, herritar talde batek eta Mendaroko Udalak elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak arituko dira bertsotan.