Jende ugari batu zen udaletxeko atarian, gazteak gehienak. Realaren garaipena elkarrekin ospatzeko gogoz joan baziren ere, ez zuten horretarako aukerarik eduki, inondik inora. Bartzelonak mende hartu zuen talde txuri-urdina eta 8 eta 0ko emaitzarekin agerian gelditu zen gaur bi taldeen artean dagoen aldea. Bartzelonak ez zion aukerarik eman Realari, eta 25. minuturako 4-0koa zen emaitza. Ez zuen kolorerik izan partidak, baina hala eta guztiz ere, giroa ez zen hoztu Mendaroko jarraitzaileen artean, kantuan eta Reala animatuz jarraitu baitzuten.