Espainiako Erregeginaren Kopa jokatuko dute Bartzelonak eta Realak maiatzaren 18an, Zaragozako (Espainia) Romareda futbo zelaian, eta Mendaroko Udalaren eta Arno Guraso Elkartearen ekimenez pantaila jarriko dute Mendaron, partida ikusteko, udaletxeko arkupeetan. 19:00etan hasiko da partida.
Talde txuri-urdinak martxoaren 13an lortu zuen finalerako sailkatzea. Atletico Madril hartu zuen mendean, finalerdietan, joan eta etorriko kanporaketan. Joanekoan 1-1 berdindu ondoren, itzulerakoan etxeko lanak ondo baino hobeto egin zituzten. etxeak 2-1 irabazita. Anoetan 15.000 realzaleren babesa izan zuten, eta haiekin ospatu ahal izan zuten bigarrengoz Kopako finalera sailkatu izana. Realak irabazi egin zuen orain arte jokatu duen final bakarra, 2019an.
Bartzelona, berriz, azken urteetako talderik indartsuena da. Egungo ligako eta Europako txapelduna da; eta, Kopako finala jokatu eta astebetera defendatuko du Europako tituloa. Izan ere, San Mamesen jokatuko dute, maiatzaren 25ean, UEFA Women's Champions League txapelketako finala. Kataluniarrek Olimpique Lyon talde frantziarra izango dute aurkari finalean.