2024/05/31 18:00 - 19:30

Kirola

Bertso Pilota txapelketako saioa

Bertso Pilota txapelketako saioa
Goñati frontoian, Mendaro

Bertso Pilota txapelketako saio bat Mendaron jokatuko dute maiatzaren 31n. Kirola, kultura eta berdintasuna uztartzen ditu bertsoa eta pilota batzen dituen ikuskizun honek.

Bertso-pilota txapelketa honetan hiru emakumez osatutako lau talde lehiatuko dira lau t'erdian eta binaka, eta talde bakoitzeko botilleroa bertsolari bat izango da. Mendaron, Kukuprakak eta Bitxiloreak taldeak lehiatuko dira. Kukupraketan, Ruiz de Infante, Etxekolonea eta Mujika pilotariak arituko dira pilotan eta Sebastian Lizaso bertsolaria izango dute botillero. Bitxiloreetan, berriz, Zabala, Barrokal eta Etxebeste izango dira pilotariak eta botilerro lanak Aitor Sarriegik egingo ditu.