Agarre leizearen beraren ezaugarriak kontuan hartuta, baina, gehienez sei lagunentzako lekua izango dela zehaztu dute eta horregatik interesa duten guztiei izena emateko eskatu diete, eta ondoren, apuntatzen diren guztien artean zozketa egingo dute.
Izena eman nahi duenak maiatzaren 26ra arteko epea dauka horretarako, zozketa maiatzaren 27an egingo dutelako. Izena emateko bi bide daude: posta elektronikoz kultura@mendaro.eus helbidera mezua bidalita edota bestela udaletxean, aurrez aurre, Kultura Sailera jota.
Bisita ekainaren 7an izango da, 16:00etatik 17:00etara bitartean.
Lotura duten albisteak: