Udaletxeko udalbatza aretoan izango da herritarrentzako batzarra, ostegunean, 19:00etan.
Otsailean jakinarazi zuen Udalak, ermita ez dagoela hasieran uste zen bezain kaltetua. Hala ondorioztatu zuen Gipuzkoako Ondare Historiko-Artistikoa Saileko arkitektoak eraikina ikuskatu ostean. Teilatua konpondu, egoera txarrean dauden egurrak aldatu eta beste lan osagarriren bat egitearekin nahikoa izango dela zabaldu zuten orduan, eta obra hori egiteko, Babestutako Ondarea Birgaitzeko diru laguntzetara aurkeztuko zuela proiektua Mendaroko Udalak. 1986. urteaz geroztik Donostiako Gotzaindegiarena da ermita.