Porruak, azenarioak, tomate banaka bat, anana piñak, piratak, intsusu beltzak, deabru beltzak, tartalo, pailazoak....askotariko buruarinak sortu dituzte gaur, barikua, Mendaroko haur eta gurasoek. Ipuitantaikoek gidatu dute tailerra, eta 60 lagun elkartu dira Gaztelekuan, hogeita hamar ume eta beste horrenbeste heldu. 17:00etan hasi dute tailerra, eta bi orduan aritu dira eskulanetan sortzaile gaztetxoak, gurasoek lagunduta. Ondoren, talde-argazkia atera dute Garagartzako plazan, Akerbeltzekin batera.