EHUko irakasle Alvaro Arrizabalaga Valbuena eta Maria Jose Iriarte Chiapusso izango dira arkeologia-prospekzioaren jarraipena gidatuko duten ikerlariak. Bereziki haitzuloko aztarnategi berriak aurkitzeko asmoz egingo dituzte indusketak. Sedimentazioz betetako barrunbe batzuk desobturatuko dituzte, historiaurrean zuten lurreraino eta antzinako balizko okupazio-mailetaraino iristeko esperantzan. Iaz hasi zuten elkarlana EHUk eta Mendaroko Udalak, eta jarraipena izango du, bi aldeek hala adostuta.