Lau bilera egingo dituzte:
- Gurasoen mahaia: Maiatzaren 7an, ikastolan, 15:30etik 16:30era.
- Emakumeen mahaia: Maiatzaren 7an, udaletxeko udalbatza aretoan, 17:30etik 18:30era.
- Herritarren mahaia: Maiatzaren 7an, udaletxeko udalbatza aretoan, 18:30etik 20:00etara.
- Adinekoen mahaia: Maiatzaren 14an, jubilatuen lokalean, 10:30etik 12:30era.
Azkenik, maiatzaren 14ko arratsaldean talde guztiak batzeko deia egin dute, diagnostikoa egin eta proposamenak jasotzeko. 18:30ean izango da bilera, udaletxeko Udalbatza aretoan.
Proiektua diseinatzeko herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dela azpimarratu du Enetz Ezenarro alkateak, hirigintzan eta hiri-diseinuan hartzen diren erabakiek herritar guztiei eragiten dietelako, eta horregatik, parte hartzera deitu ditu mendaroarrak. "Prozesu honek ez ditu hirigintzan adituak behar; Mendaron bizitzen arituak direnak bazik", zehaztu du.