Ipuitantaik du tailerra ematekoa, Gaztelekuan, eta HH3tik LH6ra arteko ikasleei dago zuzenduta, baina haur bakoitza heldu batek lagunduta joan beharko da.
Bi orduko tailerra izango da, 17:00etatik 19:00ak artekoa, eta parte hartzeko izena eman beharko da. Horretarako, udaletxean, ludotekan eta Morroskillon laga dituzten esku-orrietako bat bete eta udaletxean entregatu beharko da edo kultura@mendaro.eus helbidera bidali bestela. Barikuan, maiatzaren 3an, amaituko da izena emateko epea.