Herriko gazteei erreferente euskaldunak gerturatzeko programaren barruan, Sua Enparantza dantzari eta aktorearekin solasaldia antolatu dute Mendaron In Leike kultur elkarteak eta Udalak elkarlanean. Haurrei eta nerabeei zuzendutako egitasmoa da, eta haiek izango dute aretoan sartzeko lehentasuna.