HH3tik LH6ra arteko umeentzako udalekuak eskainiko dituzte, ekainaren 24tik uztailaren 19ra, 09:00etatik 13:00etara (10:00etan hastekoak ziren, baina familien eskaerari erantzuteko ordubetez aurreratu dute hasiera ordua). Bi txanda egongo dira aukeran: ekainaren 24tik uztailaren 5era lehenengoa, eta uztailaren 8tik 19ra bigarrena. Nahi duenak bi txandatan izena emateko aukera ere izango du. Plaza mugatuak direla aurreratu dute, eta ume kopurua gainditzen bada, zozketa egingo dute maiatzaren 6an. Izena emateko mendaro.eus webgunean aurkituko duzue informazio guztia.