Familian elkarrekin dantza eta gorputz mugimenduaren bidez, elkar gozatzeko tailerra antolatu du Arno Guraso Elkarteak, Mendaroko Udalaren laguntzarekin. Gorputzaren bitartez, emozio, afektu eta sormenari adierazpena emango diote. Uxue Pascual Esnaolak emango du, doan izango oda eta ume bakoitzeko gehienez heldu bat joan ahal izango da. Bi saio izango dira: 3 eta 5 urte artekoentzat, 10.30etik 11:15era. 6 eta 12 urte artekoentzat, 11:30etik 12:30era. Izena eman behar da arnoformakuntza@gmail.com helbidera idatzita.