Astelehenean, hilaren 15ean, ekarriko dute Garmendia herrira, eta antzerkigintzaz, umoreaz, euskaraz eta beste hainbat kontuz arituko da, Ainara Argoitia kazetariaren galderei erantzunez. Udaletxeko udalbatza aretoan izango da saioa, 19:00etan. Solasaldia gazteentzako antolatu dute propio, baina gainerako herritarrek ere zabalik izango dute atea.