Maiatzaren 24an (barikua) izango da estreinako hitzaldia. Dani Ruiz Gonzalez aurrehistorialari eta arkeologoa emango du, eta Ehiztari, biltzaile eta artistak orain dela 15.000 urteko Aizkoltxon izango du izenburua. Udaletxeko udalbatza aretoan emango du hitzaldia, euskaraz, 19:00etan hasita. Hitzaldi guztiak leku eta ordutegi berean izango dira.
Ondorengo bi hitzaldiak honako hauek izango dira:
- 'De Fruitz a Ordizia'. Rocas volcánicas y metamorfícas usadas por los grupos prehistóricos' . Eder Dominguez EHUko Geografia, Prehistoria eta Arkeologia Saileko irakaslea izango da hizlaria.
- 'Quo Vadis? Las últimas sociedades cazadoras-recolectoras en la encrucijada vasca'. Adriana Soto Geografoa, Prehistoria y Arkeologia Saileko irakaslea izango da hizlaria.