Herriko gazteei erreferente euskaldunak gerturatu eta euskararen erabilera sustatzeko asmoz, Aitziber Garmendia aktorea (Zaldibia, 1982) gonbidatu dute Mendarora In Leike kultur elkarteak eta Mendaroko Udalak. Astelehenean, hilaren 15ean, ekarriko dute Garmendia herrira, eta antzerkigintzaz, umoreaz, euskaraz eta beste hainbat kontuz arituko da, Ainara Argoitia kazetariaren galderei erantzunez. Udaletxeko udalbatza aretoan izango da saioa, 19:00etan. Solasaldia gazteentzako antolatu dute propio, baina gainerako herritarrek ere zabalik izango dute atea.