Semaforo bidez arautuko dute trafikoa apirilaren 2tik aurrera, eta Mendarozabal kaleko autobus geltokia semaforoaren aurretik kokatuko dute.
Horrez gain, errotondatik Debarako irteera-erraia estutu egingo dute apirilaren erdi aldera, eta espaloia itxi egingo dute oinezkoentzat. Ez dute zehaztu zein egunetan itxiko duten espaloia oinezkoentzat, baina apirilaren 2ko astean izango dela aurreratu dute. Horren harira Udaletik ohartarazi dute garrantzitsua dela debeku hori errespetatzea, langileek segurtasunez lan egin ahal izateko eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko.