Ikastolatik irten eta herrian barrena ibili dira eskola-umeak euskararen aldeko ekimenean. LH6ko ikasleek abiatu dute Korrika Txikia, eta mailaka joan zaizkie batzen gainerakoak, herriko gune ezberdinetan. Txikienak, 2 urtekoak, zain zituzten ikastolako jolastokian eta haiek egin duten azken itzuliarekin amaitu dute Korrika Txikia. Bukaeran, bi ikaslek lekukoa zabaldu eta barruan zuten mezua irakurri dute, Txokolo lagun zutela. Korrika txikia antolatzeko gurasoen laguntza eskatu zuten ikastolatik, eta zuzendaritzatik eskerrak eman dizkiete boluntario lanetara inguratu diren guztiei.