Joan zen azaroan estreinatu zuten antzezlana, Deban, eta izan zuen arrakasta ikusita, beste herri batzuetara zabaldu dute performance erako ikuskizuna. Lotura Basatiak obrak 30 minutuko iraupena du eta Amaia Arotzena, Jule Urbieta, Maialen Rosa, Amaia Zinkunegi, Itzale Laka eta Irati Baroja dira antzezleak, debarrak guztiak, eta Maialen Barojak laguntzen die argi eta soinu teknikari gisa.
- 18:00etan hasiko da Korrika kulturalaren barruan antolatu duten emanaldia.